Ortzadar Ikastetxea, 1979ko sorrera
A.P.E.E. Ortzadar Ikastetxea, 1979an jaio zen familia ezberdinen iniziatibaren ondorioz. Helburu bakarra, gizarteak zuen hutsune bati erantzuna ematea zen. Hasiera batean, urritasun arin eta limitedunei, eskola adinean egonik hezkuntza eta gizarte beharrak asetzea zen helburua.
Gizartea garatzen den heinean, Ortzadar Ikastetxea ere aldatuz joan da, heldutasuna lortuz, beti ere, helburu nagusia inoiz galdu gabe: Gizarte, hezkuntza eta lan integrazioa gizarte bazterketa arriskuan daudenen artean. |
Ortzadar urtetan zehar...
Gizarteak aurrera egiten duen eta eraldatzen ari den heinean, Ortzadar gizartearen erritmo berean joan da aldatzen eta heltzen, bere helburu nagusia begien bistatik galdu gabe:
GIZARTE, HEZKUNTZA ETA LAN INTEGRAZIOA GIZARTE BAZTERTZE ARRISKUAN DAUDEN KOLEKTIBOEN ARTEAN.
Ortzadar, Ikastetxea Heziketa Zentro bat da, gizarte baztertze arriskuan dauden pertsonen egoera normalizatzeko helburuarekin. Horretarako, ikasleari bere ikaskuntza prozesuan laguntzen zaio lanbide hastapenera bideratuz, bai eremu babestu batean edo ohiko enpresa batean, prozesua ikaslearen giza integrazioan amaitzeko. |
Gaur egun, Ortzadarrek Eusko Jaurlaritzak diruz lagundutako heziketa programei esker garatzen ditu heziketa eta lanmunduratze ekintzak. o Hezkuntza Saila o Lanbide |