-
- Izena:
- Elektrizitatea eta Elektronika.
- Maila:
- Oinarrizko Lanbide Heziketa.
- Iraupena:
- 2.000 ordu.
- Lanbide-arloa:
- Elektrizitatea eta Elektronika.
KONPETENTZIA OROKORRA
Titulu honen konpetentzia orokorra ondorengoa da: elementu eta ekipo elektriko eta elektronikoak muntatzeko eta mantentzeko eragiketa osagarriak egitea, bai eta eraikinetarako eta eraikin-multzoetarako instalazio elektroteknikoetan eta telekomunikazio-instalazioetan ere, eskatutako teknikak aplikatuz, adierazitako kalitatearekin lan eginez, laneko arriskuen prebentzioari eta ingurumena babesteari buruzko arauak betez, eta ahoz eta idatziz komunikatuz gaztelaniaz eta, hala badagokio, hizkuntza koofizialean, bai eta atzerriko hizkuntzaren batean ere.
LANBIDE-INGURUNEA
Hauek dira okupazio eta lanpostu garrantzitsuenak:
- Behe-tentsioko instalazio elektrikoetako langilea.
- Antena hartzaileen/telebista sateliteen muntatzailearen laguntzailea.
- Ekipo telefoniko eta telegrafikoen instalatzaile eta konpontzailearen laguntzailea.
- Komunikazio-ekipoen eta -sistemen instalatzailearen laguntzailea.
- Telefono-instalazioetako instalatzaile konpontzailearen laguntzailea.
- Energia elektrikoa ekoiztu eta banatzeko industriako peoia.
- Sistema mikroinformatikoen muntatzailearen laguntzailea.
- Ekipo elektriko eta elektronikoak mihiztatzeko langilea.
- Ekipo elektriko eta elektronikoen mantentze-lanetako laguntzailea.
- Plaka eta ekipo elektriko eta elektronikoen probatzaile-doitzailea.
- Osagaien muntatzailea zirkuitu inprimatuko plaketan.
-
- Izena:
- Ibilgailuen mantentze-lanak.
- Maila:
- Oinarrizko Lanbide Heziketa.
- Iraupena:
- 2.000 ordu.
- Lanbide-arloa:
- Ibilgailuen garraioa eta mantentzea.
KONPETENTZIA OROKORRA
Titulu honen konpetentzia orokorra ondorengoa da: ibilgailuen mantentze elektromekanikoko eta karrozeriako oinarrizko eragiketak egitea, ibilgailuaren elementu mekanikoak, elektrikoak eta mugigarriak desmuntatu eta muntatuz eta gainazalak prestatzeko oinarrizko eragiketak eginez, adierazitako kalitatearekin lan eginez, laneko arriskuen prebentzioko eta ingurumena babesteko arauak betez eta ahoz eta idatziz komunikatuz gaztelaniaz eta, hala badagokio, hizkuntza koofizial propioan, bai eta atzerriko hizkuntzaren batean ere.
LANBIDE-INGURUNEA
Hauek dira okupazio eta lanpostu garrantzitsuenak:
- Karrozeriaren arloko laguntzailea.
- Ordezko piezen biltegiko laguntzailea.
- Beirak ordezteko enpresetako langilea.
- Elektromekanikaren arloko laguntzailea.
- Mekanika azkarreko tailerreko langilea.
- Izena:
- Metalezko elementuen fabrikazioa.
- Maila:
- Oinarrizko Lanbide Heziketa.
- Iraupena:
- 2.000 ordu.
- Lanbide-arloa:
- Fabrikazio mekanikoa.
KONPETENTZIA OROKORRA
Titulu honen konpetentzia orokorra ondorengoa da: mekanizazioko eta muntaketako oinarrizko eragiketak egitea material metalikoekin (ferrikoak eta ez-ferrikoak) fabrikazio mekanikoa egiteko, bai eta eragiketa osagarriak egitea elementu eta ekipo elektriko eta elektronikoak muntatzeko eta mantentzeko lanetan ere, adierazitako kalitatearekin lan eginez, laneko arriskuen prebentzioari eta ingurumena babesteari buruzko arauak betez, eta ahoz eta idatziz komunikatuz gaztelaniaz eta, hala badagokio, hizkuntza koofizial propioan, bai eta atzerriko hizkuntzaren batean ere.
LANBIDE-INGURUNEA
Hauek dira okupazio eta lanpostu garrantzitsuenak:
- Manufaktura-industrietako peoiak.
- Prozesu automatizatuetako laguntzaileak.
- Metalurgia- eta manufaktura-industrietako peoiak eta laguntzaileak.
- Karbono-altzairuzko materialen arku elektrikoko soldatzaile laguntzailea, errutiloz estalitako elektrodoarekin.
- Metalezko egitura astunen, arinen eta hodien soldatzaile-laguntzailea. • Eskuzko oxiebakitzailearen laguntzailea.
- Plasma bidezko metalen ebakitzailearen laguntzailea, eskuz. • Prozesu automatizatuetako laguntzaileak.
- Arotz metalikoaren laguntzailea.
- Metalezko egituren muntatzailearen laguntzailea.
- Ekipo elektriko eta elektronikoen mantentze-lanetako laguntzailea.
- Plaken eta ekipo elektriko eta elektronikoen probatzaile-doitzailea.
- Osagaien muntatzailea zirkuitu inprimatuko plaketan.
- Behe-tentsioko instalazio elektrikoetako langilea.
- Antena hartzaileen/telebista sateliteen muntatzailearen laguntzailea.
- Ekipo elektrikoak eta elektronikoak mihiztatzeko langilea.