CPES ORTZADAR BHIP
ORTZADAR, Gune Fundazioko Hezkuntza proiektua da.
Ortzadarren, 1980tik aurrera, laneratzera bideratutako prestakuntza-prozesuak errazten dira, kolektibo kalteberen eta/edo gizarte-bazterkeriako arriskuan daudenen enplegua lortzera eta mantentzera bideratutako hezkuntza-ibilbideak diseinatuz eta garatuz.
Kolektibo hartzailea:
- Prestakuntza eta/edo kualifikazio profesionalaren beharra edo borondatea duten pertsonak.
- Dibertsitate funtzionala duten pertsonak: desgaitasuna, mugako adimena, nahasmendu mentala, laguntza behar dutenak.
Ibilbideen diseinuaren abiapuntua da kolektiboaren enplegagarritasuna aztertzea, banakako gizarte- eta lan-orientazioa garatzea eta hezkuntza eta lanbide-heziketa kalitatezko enplegura bideratzea.
GUNE fundazioa
Jardun-arloa
GUNE Fundazioa irabazi-asmorik gabeko erakundea da, eta bere jarduera Euskadiko Autonomia Erkidegoan garatzen du.
Xedea
GUNE Fundazioa gizartean gizarte-bazterkeriako egoeran edota arriskuan dauden pertsonak erabat gizarteratzen laguntzeko kezkatik sortu da.
Kolektibo hartzailea
- Zailtasun pertsonal, sozial, intelektual, formatibo eta/edo laneko egoerak gainditu behar dituzten pertsonak.
- Laneko prestakuntza eta gaikuntza hobetzeko eta, ondorioz, gizarteratzeko aukerak hobetzeko motibatuta dagoen edozein pertsona.
Ekintzak eta jarduerak
Hori lortzeko, GUNE Fundazioak hainbat ekintza eta jardueraren bidez zabaltzen du bere sortze-misioa:
- a)-Beren misioaren xede den kolektiboaren inguruko erakunde eta administrazio publiko eta/edo pribatu guztiekin lankidetza aktiboa eta sareko lana.
- b)-Norbanako bakoitzari egokitutako prestakuntza-eta hezkuntza-ibilbide berritzaileak garatzea, gaitasun sozio-pertsonalak eta tekniko-profesionalak garatzen laguntzea ziurtatuz, non pertsonak izango diren beren ikaskuntzaren protagonista.
- c)-Kalitatezko enplegua sustatzea eta orientatzea, pertsonak prestakuntza-ibilbide berrietan txertatzeko.
- d)-Kalitatezko enplegua sustatzen eta mantentzen laguntzeko enpresa-sare sendo baten kudeaketa eta lankidetza.
- e)-“GUNE Fundazioa” ren helburuak lortzeko balio duten beste batzuk, ezarritako lege-esparruan eta gobernu-organoek egoki eta komenigarritzat jotzen dituztenak.