HELBURUAK
Erdi-mailako heziketa-zikloak ikasketa profesionalizatzaileak dira, lanbide bat benetan garatzeko behar diren gaitasun teknikoak eskuratzea ahalbidetzen dutenak.
Erdi-mailako heziketa-zikloak hezkuntza-sistemako Lanbide Heziketako irakaskuntzen parte dira, eta lanbide-profil bati erantzuten diote. Era berean, lanbide-moduluetan antolatutako heziketa-zikloetan antolatzen dira.
ERABILTZAILEAK
Erdi Mailako Heziketa-Ziklo bat ikasteko gainerako plazak betetzeko honako era honetan banakatzen dira:
- Plazen % 65 DBHko titulua dutenentzat.
- Plazen % 20 Oinarrizko Lanbide Heziketako titulua dutenentzat.
- Plazen % 15 honako hauentzat:
- Erdi Mailarako edo Goi Mailarako sarrera-proba bidez sartzen direnentzat.
- Goi Mailako onartutako titulu baten bitartez sartzen direnentzat.
- HLPPko derrigorrezko lanbide-moduluak gaindituta izateagatik sartzen direnentzat.
- 25 urtetik gorakoentzat Unibertsitatean sartzeko probaren bidez sartzen direnentzat.
- Beste sarbide batzuk (Erdi-Mailako Heziketa-Zikloetan sartzeko prestakuntza ikastaro berezia gainditu izana)
- Erdi Mailarako edo Goi Mailarako sarrera-proba bidez sartzen direnentzat.
- Goi Mailako onartutako titulu baten bitartez sartzen direnentzat.
- HLPPko derrigorrezko lanbide-moduluak gaindituta izateagatik sartzen direnentzat.
- 25 urtetik gorakoentzat Unibertsitatean sartzeko probaren bidez sartzen direnentzat.
- Beste sarbide batzuk (Erdi-Mailako Heziketa-Zikloetan sartzeko prestakuntza ikastaro berezia gainditu izana)
ORDENAZIOA ETA BAREMAZIOA
- Lehentasuna izango dute Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako graduatu-titulua aurkeztu eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako laugarren maila gainditu dutenek. Eskatzaileak ikasketa-espedientearen notaren arabera antolatuko dira.
- Erdi Mailako burutu nahi diren ikasketen sarbidea lehenesteko, OLHko kidetasun-irizpideak hartuko dira kontuan.
- Lehentasun-talde bakoitzaren barruan, eskatzaileak beren ikasketa-espedientean agertzen den notaren arabera ordenatuko dira.
TITULAZIOA
Lortutako titulua egindako zikloari dagokion lanbideko teknikariarena da. Titulazio horrek aukera ematen du lan-munduan, erdi-mailako beste heziketa-ziklo batzuetan, Batxilergoan edo goi-mailako heziketa-zikloetan sartzeko, betiere kasu bakoitzean ezarritako baldintzak betetzen badira.
AUKERATU ESPEZIALITATEA
- Izena:
- Mantentze-lan elektromekanikoak.
- Maila:
- Erdi-mailako Lanbide Heziketa.
- Iraupena:
- 2.000 ordu.
- Lanbide-arloa:
- Instalatze eta mantentze-lanak.
- Mantentze-lanetako mekanikaria.
- Industria-muntatzailea.
- Tresneria elektrikoetako muntatzailea.
- Tresneria elektronikoetako muntatzailea.
- Linea automatizatuetako mantentzailea.
- Tresneria-ondasunetako muntatzailea.
- Automatismo pneumatiko eta hidraulikoetako muntatzailea.
- Industria-instalatzaile argiketaria.
- Kontrol, neurketa eta doitasuneko tresneriaren mantentze-lanetako eta konponketako argiketaria.
KONPETENTZIA OROKORRA
Titulu honen konpetentzia orokorra da makineria eta tresneria industriala eta produkzio-linea automatizatuak muntatzea eta mantentzea, ezarritako erregelamendu eta arauen arabera, eta kalitate, segurtasun, laneko arriskuen prebentzio eta ingurumenarekiko errespetuko protokoloak jarraituz.
LANBIDE-INGURUA
Titulu hau lortzen duten pertsonek makineria, industria-tresneria eta linea automatizatuak muntatzera eta antentzera zuzentzen diren enpresetan, batez ere pribatuetan, egiten dute lan, beren kontura edo besteren kontura.
Hauek dira okupazio eta lanpostu garrantzitsuenak:
- Izena:
- Ibilgailu automobilen elektromekanika.
- Maila:
- Erdi-mailako Lanbide Heziketa.
- Iraupena:
- 2.000 ordu.
- Lanbide-arloa:
- Garraioa eta ibilgailuen mantentze-lanak.
- Ibilgailuen elektronizista.
- Automozioko mantentze-eta konponketa-lanetako argiketari elektronikoa.
- Automobilen mekanikaria.
- Automobilen argiketaria.
- Automobilen elektromekanikaria.
- Automobilen eta motozikleten motorren eta horien sistema osagarrien mekanikaria.
- Sistema pneumatikoen eta hidraulikoen konpontzailea.
- Transmisio- eta balazta- sistemen konpontzailea.
- Direkzio- eta esekidura- sistemen konpontzailea.
- IATeko langilea.
- Ibilgailuen osagarrien instalatzailea.
- Ordezko piezak fabrikatzen dituzten enpresetako langilea.
- Motozikleten elektromekanikaria.
- Ordezko piezen eta diagnosi-tresneriaren saltzailea/banatzailea.
KONPETENTZIA OROKORRA
Titulu honen konpetentzia orokorra honetan datza: automozioaren sektoreko Mekanikaren, hidraulikaren, pneumatikaren eta elektrizitatearen arloetan, mantentzeko, osagarriak muntatzeko eta transformazioetako eragiketak egitea, ezarritako prozeduretara eta denboretara egokituta, eta kalitateari, segurtasunari eta ingurumen-babesari buruzko zehaztapenak beteta.
LANBIDE-INGURUNEA
Lanbide-irudi honek ibilgailuak eraiki eta mantentzeko sektorean egiten du lan, automobilen, motozikleten eta ibilgailu astunen azpisektoreetan. Alokatzeko ibilgailuen floten, zerbitzu publikoen, eta bidaiari- eta salgai-garraioaren enpresak. Ibilgailuak eta osagaiak fabrikatzen dituzten enpresak. Ibilgailuen azterketa teknikoan diharduten enpresak. Ibilgailuak egiaztatu eta diagnostikatzeko tresneria, eta haren ordezko piezak fabrikatu, saldu eta merkaturatzen dituzten enpresak.
Elektromekanikako mantentze-lanak (multzo elektrogenoak eta eztanda-motor bidez mugitutako uhal garraiatzaileak, besteak beste) egiten dituzten bestelako produkzio-sektoreetan kokatutako enpresak.
Lanbide eta lanpostu garrantzitsuenak hauek dira: