Gizarte baztertze arriskuan dauden gazteen heziketan, haien garapen pertsonalean, gizarteratzean eta lan-munduratzean egindako lan bikainagatik Gipuzkoako Lurralde Historikoan aintzat hartutako erakundea izatea.
Eginkizuna
Ikastetxeak balore, ohitura eta ahalmen praktikoetan hezten ditu ikasleak, beren garapen pertsonala, gizarteratzea eta lan munduratzea sustatu ahal izateko. Guzti hau langileria kualifikatu, espezializatu eta konprometitu batean oinarriturik dago, etengabeko hobekuntza prozesu baten barne, beti ere, ingurune jasangarri bat bultzatuz.