Oinarrizko Lanbide Heziketako heziketa-zikloen iraupena 2.000 ordukoa izango da, lanaldi osoko bi ikasturteren baliokidea. Honako hauek jasoko dituzte:
a. Ezagutza-esparru teoriko-praktikoz osatutako moduluak, ikasleek gaitasun profesionalak eskuratzeko xedea dutenak.
b. Eduki-bloke komunei loturiko moduluak, gaitasun pertsonalak eta sozialak eta bizitzan zeharreko ikaskuntza etengabearen gaitasunak eskuratzea bermatuko dutenak. Bi hauek dira:
-
-
- Komunikazioa eta Gizartea modulua
- Zientzia Aplikatuak modulua.
c. Lantokiko Prestakuntza modulua.
Zikloek bi urteko iraupena izango dute.
Gehienez ere lau urtez egon ahal izango da Oinarrizko Lanbide Heziketako ziklo bat egiten.
Ibilbide bateragarria eta aproposa da Zereginen Ikaskuntzako geletatik hasteko.