HELBURUAK
Eskolara egokitzeko zailtasun larriak dituzten ikasle jakin batzuen hezkuntza-premiei erantzutea da helburua, behin ohiko eta ezohiko bide guztiak agortuta, eskolatze-programa osagarrien bidezko tratamendu espezifiko baten bidez. Horretarako, ikasle horiek sistema arruntera berregokitzeko edo bizitza heldu eta aktibora iristeko erabilgarrienak diren alderdiak garatuko dira, haien beharretara egokitutako curriculumarekin.
ERABILTZAILEAK
Eskolara egokitzeko zailtasun larriak dituzten 14 eta 16 gazte, eta, batez ere, gizarte-egokitzapeneko eta jokabide-asaldurako arazoak dituzten gazteak.
Sorkuntza Tailerra
Sorkuntza Tailerra
Izena / LANBIDE-ARLOA:
- Arotzeria eta Altzarigintza / ZURGINTZA, ALTZARIGINTZA ETA KORTXOA.
- Elementu metalikoen fabrikazioa / FABRIKAZIO MEKANIKOA.
- Fabrikazioa eta muntaketa / INSTALAZIOA ETA MANTENTZE-LANAK.
- Arte grafikoak / ARTE GRAFIKOAK.
- Baso aprobetxamenduak / NEKAZARITZA.
Maila:
Oinarrizko Lanbide Heziketarekin lotuta.
Iraupena:
Ikasturte 1, 990 ordu gutxi gorabehera.
KONPETENTZIA OROKORRAK
Titulu hauen konpetentzia orokorrak honako hauek dira:
- Arotzeriako eta altzarigintzako, zurezko mekanizazioko eta deribatuetako elementuak fabrikatzeko, instalatzeko eta muntatzeko oinarrizko mekanizazio- eta muntaketa-eragiketak egitea, gainazalak egokituz, akabera-produktuak aplikatuz eta tapizatzeko prozesuetan lagunduz, eta produktuak beharrezko estetikarekin eta akaberekin egiten lagunduz.
- Mekanizazioko oinarrizko eragiketak egitea material metaliko eta tekno-plastikoekin, eta eragiketa osagarriak egitea elementu eta tresneria elektriko eta elektronikoak muntatzeko eta mantentzeko lanetan.
- Produktu grafikoak ekoizten, manipulatzen eta amaitzen laguntzeko oinarrizko eragiketak egitea, autonomia, erantzukizun eta ekimen pertsonalarekin.
- Mendia kontserbatzeko, hobetzeko eta aprobetxatzeko eragiketa osagarriak egitea, bai eta negutegietako edo lorezaintza zentroetako produkziokoak ere, eta lorategiak, parkeak eta berdeguneak mantentzeko eragiketa osagarriak egitea.
- Bezeroaren zerbitzu eta arreta prozesuetan laguntza ematea beti, adierazitako kalitatearekin, laneko arriskuen prebentzioari eta ingurumena babesteari buruzko arauak betz, eta ahoz eta idatziz komunikatuz gaztelaniaz eta, hala badagokio, bertako hizkuntza koofizialetan eta atzerriko hizkuntzaren batean.
LANBIDE-INGURUNEA
Hauek dira okupazio eta lanpostu garrantzitsuenak:
- Zurezko edo antzeko altzarien muntatzailea, zurezko eta antzeko ontzien/bilgarrien muntatzailea, zuraren eto kortxoaren industriako peoia.
- Prozesu automatizatuetako laguntzaileak, arotz metalikoko laguntzailea.
- Egituren muntatzailearen laguntzailea, ekipoak mihiztatzeko langilea, manufaktura-industrietako peoiak, prozesu automatizatuetako laguntzaileak.
- Industria grafikoetako tailerreko laguntzailea, industri grafikoko peoia.
- Baso-peoia, lorezaintzako peoia, lorategiak mantentzeko enprestako peioa.
harremana
irakasle taldea

IOANA
EEOko ARDURADUNA
iprados@ortzadar.net
943·287·599 Ext 1
Ategorrieta

ION
SORKUNTZA
TAILERRA
ielortza@ortzadar.net
